Enpresak bidelagun gaituzte erakunde gisa garatzeko proiektuetan
Partekatu
Publikoa
Enpresa Ertainak (Mid-Market Corporates).
Deskribapena
Kutxabank Investmen-en zerbitzu espezializatua eskaintzen diegu gure bezeroei, haien beharrizanetara egokituta. Transakzio korporatiboak sortzeko eta gauzatzeko aholkuak ematen dizkiegu, honako hauek barne:
Enpresen salerosketa.
Bat-egiteak eta zatiketak.
Akzioen berrantolaketak (bazkideen sarrera eta irteera/private equity funtsak…).
Enpresentzako neurrira egindako zerbitzuak: balio erantsiko finantza-irtenbideak eskaintzen ditugu, gure bezeroen beharrizanetara egokituak, beren hazkunde-prozesuetan, bazkideen bilaketan, belaunaldi-erreleboan, akzioen berrantolaketetan, eta abar.
Transakzioen kudeaketa osoa, operazioen fase guztietan parte hartuz (balorazioa, screeninga, due diligence, negoziazioa…), aditu independente ezberdinekin koordinatuta.
Enpresen balorazioetan ospe nabarmena eta finantza-aholkularitzan esperientzia handia.
Enpresa txiki eta ertain askotara sarbide pribilegiatua, batez ere gure eragin-eremuaren barruan.
Konpromisoa: gure bezeroekin eta haien negozioekin konprometituta