Enpresak eta administrazio publikoak.
Kutxabank Investmen-en neurrira egindako irtenbideak eskaintzen dizkiegu, era estrategikoan, bai kapitalak erakartzeko bai eta zor-formatuan finantzatzeko interesa duten bezeroei. Enpresen balioa agerian jartzeko irtenbide pertsonalizatuak garatzen ditugu, eta beti bermatzen ditugu aholkularitza eta gauzatze onenak, errenta aldakorraren nahiz errenta finkoaren arloan.
Errenta aldakorrean, besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: Burtsara irteteko prozesuak (SEP-Saltzeko Eskaintza Publikoak, gazteleraz opv), kapital-handitzeak lehentasunezko harpidetza-eskubideekin edo eskubiderik gabe, akzio-multzoak saltzea, dibidendu malguak eta autozorroa (likidezia-kontratuak eta berrerosketa-programak).
Errenta finkoan bezeroei bere beharretara ondoen egokitzen diren zor-produktuak zehazten eta diseinatzen laguntzen diegu eta operazioak gauzatzen ditugu, epe labur eta luzeko zorren jaulkipenak barne (zor-agiriak eta bonuak). Horiek ohiko merkatuetan zein alternatiboetan egiten ditugu, baita akzioen salmenta pribatuak ere.