Enpresak kapital-merkatuan sartzen laguntzeko espezializatutako zerbitzu gisa daukagun lekua eta finantza-merkatuei begira horiek duten sendotasun teknologikoa hobetu egin ditugu. Horretarako, 2.400 milioi eskari baino gehiago erakartzeaz gain, ordaindukoen lehenengo jaulkipenak egin ditugu blockchain teknologia erabilita Espainiako merkatuaren barruan.
Negozioaren bilakaera onari eta BMEn geneukan partaidetza saltzeari esker, 13,4 milioi euroko etekin garbia lortu dugu.
Enpresak kapital-merkatuetan sartzen laguntzeko ildoari eutsi dio gure sozietateak eta jarduera horretan merkatuko lehenengoetako bat da. Erakunde Jaulkitzaile gisa, Errenta finkoko 4.500 milioi euroko guztizko bolumena duten 20 programatan partaideak gara.
Arlo publikoaren jaulkitzaileekin, inbertsio-iturriak handitzeko prozesuari jarraipena eman diogu. Hala, Eusko Jaurlaritzarako Koordinatzaile Orokorra izateari eutsi diogu 600 milioi euroko bonu jasangarrien laugarren jaulkipenean eta beste bi jaulkipen pribatutan, horietako bat BGAEetarako baino ez.
Jasangarritasunaren alorrean erreferente izan nahi dugu finantza-aktiboen jaulkipenari, analistek euren enpresak kalifikatzeari eta zorroak kudeatzeari dagokienez.