Metrovacesak MARFera sartu da, Ordaindukoen Programa berria gehituta, 100 milioi euroko gehieneko saldo biziarekin.
Negozioa —
Metrovacesak MARFera sartu da, Ordaindukoen Programa berria gehituta, 100 milioi euroko gehieneko saldo biziarekin.
Norbolsa erreferentziazko Finantza Aholkulari dihardu enpresak kapital-merkatuetan sartzeko prozesuan. Gaur egun, ordaindukoak eta bonuak merkaturatzeko 19 programatan parte hartzen ari da, bere gain hainbat eginkizun hartuta: Erregistratutako Aholkularia, Arranger, Erakunde Jaulkitzaile eta Ordainketa Eragile lanak, besteak beste.
Programa berri honen bidez, Metrovacesak finantzaketa jasotzeko iturriak ugaldu ahal izango ditu inbertitzaile kualifikatu berrien ekarpenak bereganatuta. Paper komertziala banku bidezko finantzaketaren iturri osagarria da eta, epe laburrean malgutasun handiagoa eskaintzeaz gain, kostu apalagoez finantzatzeko aukera ematen du.
Metrovacesa ondasun higiezinen sozietate sustatzailea da, 100 urteko ibilbidearekin. 2018ko otsailetik burtsan kotizatzen ibili da. Jarduera nagusia etxebizitzen sustapen eta salmenta dauka, merkataritza-proiektuak burutzearekin eta lurzoruen kudeaketa aktiboarekin osatuta. Gaur egun, 2.626 milioi euroko balioa duen lurzoru-zorroa du (2020ko ekaineko datuak). Era berean, 5.000 etxebizitza (86 proiektu) merkaturatzen dabil eta beste 3.500 inguru dauzka eraikibidean.