Gure empresa-izena aldatu dugu. Orain Kutxabank Investment gara.
¡Lehengokoak gara eta orain indartsuagoak!
Xehetasunak hemen azaltzen dizkizugu
Negozioa
Artechek lehenengo aldiz hartu du parte BME Growthen, kapitala handitu ostean. Konpainiaren Administrazio Kontseiluak 3,94 euroko erreferentziazko balioa ezarri du akzio bakoitzarentzat.
Eusko Jaurlaritzak "Euskadi Bonu Jasangarriaren" bosgarren jaulkipena egin du, 1.000 milioi eurokoa, hamaika urterako, kapital-merkatuetan gauzatu duen orain arteko operaziorik handiena.
Dominionek 12 hilabetez luzatu du bere akzioak berrerosteko programaren iraupena. Une honetan 5.819.682 akzio daude erosita, aurreko berrerosketa-programaren babesean.
Nortegasek arrakastaz amaitu egin du 550 milioi euroko bonu-jaulkipena, 10 urterako epearekin eta % 0,905eko kupoiarekin. Jaulkipen honek BBB- rating-a dauka (aurreikuspen egonkorra) Standard & Poor's kreditua kalifikatzeko agenitziaren arabera.
CAFek Ordaindukoen Programa berria erregistratu du MARFen, gehienez 250 milioi euroko saldo biziarekin. Horrela, CAFek malgutasunez jarri ahal izango ditu ordaindukoak datozen 12 hilabeteetan, beharren arabera.
Vidralak 12 hilabetez luzatu du akzio propioak berrerosteko programaren indarraldia, gehienez 270.000 akziokoa. Oraingoz 84.886 akzio eskuratu dituzte.
Barcelók gehienez 200 milioi euroko saldo bizia duen Ordaindukoen Programa bat erregistratu du MARFen. Datozen 12 hilabeteetan, Barcelók 24 hilabetera arteko epemuga duten ordaindukoak jaulki ahal izango ditu.
Arteche lehenengo aldiz sartu da Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboan, MARFen, gehienez 50 milioi euroko saldo bizia duen Ordaindukoen Programa berri bat ezarrita.
Metrovacesak MARFera sartu da, Ordaindukoen Programa berria gehituta, 100 milioi euroko gehieneko saldo biziarekin. Datozen 12 hilabeteetan, Metrovacesak 730 eguneko epemuga duten ordaindukoak ezarri ahal izango ditu.