Negozioa

Artechek ordaindukoen programa berri batekin egin du estreinaldia MARFen

Partekatu
image
M€
Zenbatekoa
3-egun
Epemuga
BB (Axesor)
Ratinga

Arteche lehenengo aldiz sartu da Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboan, MARFen, gehienez 50 milioi euroko saldo bizia duen Ordaindukoen Programa berri bat ezarrita. Programa horri esker, Artechek 24 hilabetera arteko epemuga duten ordaindukoak jarri ahal izango ditu datozen 12 hilabeteetan.

Norbolsa izango da Erakunde Jaulkitzailea, eta bere barruko inbertitzaile kualifikatuen artean banatuko ditu egiten diren paper komertzialaren jaulkipenak.

Horrela, NORBOLSAk finantza-aholkulari gisa duen posizioa sendotu du, enpresak kapital-merkatuetara sartzeari dagokionez. Gaur egun, ordaindukoen eta bonuen 20 programatan parte hartzen ari da, eta hainbat funtzio hartzen ditu bere gain: Aholkulari Erregistratua, Arranger, Erakunde Ezartzailea eta Ordainketa Eragilea, besteak beste.

Arteche MARF

Helburua

Programa horri esker, Artechek bere finantzaketa-iturriak dibertsifikatu ahal izango ditu, inbertitzaile kualifikatu berriak eskuratuz. Paper komertziala banku-finantzaketaren iturri osagarria da, eta epe laburrean malgutasun handiagoz eta finantzaketa-kostu doituagoekin finantzatzeko aukera ematen du.

Enpresaren deskribapena

Arteche Taldeak BB rating korporatiboa du, joera positiboa alegia, Axesor Rating-ek emana.

Arteche 1946an eratutako talde industrial multinazional bat da, sektore elektrikoan garatzen du bere jarduera, eta negozioa zentralizatuta dauka ekipo elektrikoen diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean. Horrez gain, proiektuen garapen osoa eskaintzen du, “erabiltzeko prest”ak, azpiestazioetan eta energia berriztagarriko planten eraikuntzan. Horiez gain, energiaren kalitatearekin eta banaketaren automatizazioarekin lotutako irtenbideak eskaintzen ditu. Arteche estatu askotan jarduten du: Espainian, Frantzian, Alemanian, Estatu Batuetan, Mexikon, Txilen, Brasilen, Argentinan, Arabiar Emirerri Batuetan, Indian, Thailandian, Txinan eta Australian, taldeko enpresen, partaidetzapeko enpresen edota ordezkaritza korporatiboen bidez. Nazioarteko jarduera horri esker, Arteche Taldeak bost kontinenteetako 150 herrialde baino gehiagotara esportatu ditzake bere produktuak eta zerbitzuak, bai ekoizpenari bai merkataritzari dagokienez.

2019an enpresak 271,3 milioi euroko negozio-zifra bateratua lortu zuen, eta bere EBITDA 25,5 milioikoa izan zen.

Arteche Taldeak 1.800 langile baino gehiago ditu jarduten duen herrialde guztietan, ingurumena babesteko, gizartearekiko konpromisoa hartzeko eta negozioaren erronkei erantzun etikoa emateko duen kudeaketa arduratsuagatik aitortua izan da.