Dokumentu honek www.kutxabankinvestment.es url-a duen webgunearen (aurrerantzean, Webgunea) Cookie Politika azaltzen du. Kutxabank Investment S.V., S.A.U. erakundea da horren titularra (IFK: A/48403927; helbide soziala: Euskadi plaza, 5, Iberdrola dorreko 26. solairua, 48009 – Bilbo). Balore Sozietateen Erregistroan inskribatuta dago 040 zenbakiarekin. Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 2.205 liburukia, Sozietateen 3. sekzioko 1.639 liburua, 32. folioa, 16.034 orria, 1. Inskripzioa (aurrerantzean, Kutxabank Investment).
Webgune hau erabiliz, erabiltzaileak eta/edo zuk —modu batera zein bestera deituta— berariaz onartzen eta baimentzen du bildutako informazioa tratatzea, dokumentu honetan zehazten diren moduan eta helburuekin. Era berean, aitortzen du badakiela aukera dagoela datu edo informazio horiek tratatzeari uko egiteko, cookieen erabilera baztertuz, nabigatzailean konfigurazio egokia hautatuz horretarako. Hala ere, baliteke nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek modurik ez ematea webgunearen funtzionalitate guztiak erabat erabiltzeko.
1 Zer da cookie bat?
Webgune jakin batzuetara sartzean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat. Cookieek aukera ematen diote webgune bati, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko, eta, duten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak cookieak memorizatzen ditu disko gogorrean, soilik oraingo saioan, eta gutxieneko memoria-espazioa hartzen du, ordenagailuari kalterik egin gabe. Cookieek ez dute inolako informazio pertsonal espezifikorik, eta disko gogorretik ezabatzen dira nabigatzaile-saioa amaitzean (saioko cookie izenekoak).
Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak, eta, horiek gorabehera, segurtasun-doikuntzetan aldi baterako edo memorizatutako cookieak baimentzen edo eragozten dituzte.