Bezeroentzako arreta

Kutxabank Investmenten balioetako bat bezeroarengandik hurbil egotea da, eta orain egia bihurtu nahi dugu lehentasunezkotzat joz, konfiantzazko harremana izateko. Horregatik, benetan eskertuko dugu hobetzeko lagungarri izan daitekeen iradokizun oro.

Accionis

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren eginkizun nagusia da bezeroen eskubideak eta interesak zaintzea eta babestea. Kexa edo erreklamazio bat egin nahi baduzu, Bezeroaren Defentsarako Araudia irakurtzea gomendatzen dizugu. Bertan, kexak eta erreklamazioak aurkezteko eta izapidetzeko prozedura zehazten da.

Bezeroaren defentsarako araudia.

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauek erabiliz:

  • Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari idatziz,
    Iberdrola dorrea, Euskadi plaza 5, 26. solairua, 48009 Bilbo
  • Norbolsa Broker aplikazioan Bezeroarentzako Arretan dagoen formularioaren bidez.
  • Helbide elektroniko honen bidez atencion-cliente@kutxabankinvestment.es
  • Gure telefonoaren bidez 94.435.50.50

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak bezeroek aurkeztutako kexei eta erreklamazioei erantzun, eta haiek ebatzi behar ditu, aurkezten direnetik bi hilabeteko epean. Erantzuna egokia izan ez bada edo erreklamazioa aurkeztu zenetik bi hilabete igaro badira erantzunik jaso gabe, bezeroak CNMVren INBERTITZAILEARENTZAKO ARRETARAKO BULEGORA jo ahal izango du (Edison kalea 4, 28006 Madril).

CNMVri erreklamazioak-kexak aurkezteko formularioa